XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

POSTE RESTANTE (Posta-zerrenda) Norabide finkorik gabe bidaian zabiltzanean ere, eskutitzak jaso ditzakezue.

Horretarako, gutxi gora behera zein herritan izango zaren data konkretu batetan adierazi idazleari eta zeure izen abizen egokiak baditu, posta bulegoan zeure pasaporteaz eskuratu dezakezu eskutitza.

Oso ezaguna da Poste Restante delakoa.

Bidaiariekin harremanetan jartzeko beste aukera bat American Expresseko bulegoetara idaztea da, baldin eta gutuna jasotzen duenak konpainia txartela edota bertako Travellers-ak baditu.

* NAZIOARTEKO ERANTZUN KUPOIA Erakunde askotan Nazioarteko Erantzun Kupoia bidaltzea eskatzen dute; era honetara erakundeak ez du frankeo postalik ordaindu behar.

Posta bulegoetan eskura ditzakezue.

* NAZIOARTEKO POSTA Nazioarte mailan, bidal ditzakezue: - Mundu osora: Gutunak, postalak, inpresoak, zekogramak (itsuentzako erreliebe kartoiak) edo eta zorro txikiak.

Zein herrialdetara zuzenduak daudenaren arabera, zorro txikien pixua kilo bat edo bitara iritxi daiteke, posta zorroena aldiz, 10 edo 20 kilotaraino.

- Nazio zehatzetara: Bi aldetako akordio egokiak aurretik eginik zehazturiko baliodun gutunak, postordain bidalpenak, birak eta Express postak aduana zigorrik ez izateko, posta etxeetan eskura dezakezun eranskin orlegi bat erantsi behar diezu guztiei.

Nazioarteko posta zorroak, postaetxetan eskura ditzakezun aduanako azalpen batekin joan behar dute.